Itxi

9. atalaren aurrerapena

Manu, Eneko eta Patri 'hamsterrak' izango dira gaurko 'El Conquistador' saioan

EiTB

Talde bakoitzak euren aurkarietako batek gidari gisa erabiliko duen "hamsterra" aukeratu beharko du.

Manu Maritxalar, Patri Espinar eta Eneko Van Horenbeke. Imagen: EITB

Manu, Eneko eta Patri izango dira "hamsterrak" gaur gaueko 'El Conquistador del Pacífico' saioko atalean. Talde bakoitzak beste taldeetako batean immunitate-jokoan gidari gisa arituko den kapitaina aukeratu beharko du.

Etxeko sofan eserita dagoen ikuslearentzat oso dibertigarria da "hamsterren esferen jokoa". Baina bertan arituko diren abenturazaleentzat proba zailenetako bat izaten da. Esferaren barruan ibiltzea tortura izan daiteke, nahiz eta une horretan kolpeak gutxienekoa izan. Askoz garrantzitsuagoa izaten da bidea aurkitzea eta taldekideei ongi komunikatzea.

Barruan joateko oparia egingo dio talde urdinak Manuri. Badakite boxeolari ohia gizon astuna dela hainbat probatarako eta taldekideekin arazoak izaten dituela joko batzuetan. Beraz, ez dute zalantza handirik izan bera aukeratzeko.

Talde berdeak Eneko aukeratu du joko honetan urdinak gidatzeko. Arraunlariaren gorputz sendoarentzat ere ez da batere erosoa izango esfera barruko lana. Gainera, irabazteko premia handia du talde urdinak; beraz, presio handia izango du.

Azkenik, gorriek Patri aukeratu dute. Erabaki harrigarria izan da; izan ere, talde berdea primeran gidatu du orain arte pilotariak. Baina hori erabaki du Seletaren eta Manuren taldeak, eta izango dute hori erabakitzeko arrazoiren bat, nahiz eta xelebrea izan.

22:30ean hasiko da 9. atala ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.

Informazio gehiago (2)