Itxi

22:30ean

'Berlin 36' pelikularen estreinaldia telebistan, gaur gauean, 'La Noche de...' saioan

EiTB

Saioak, gainera, Clint Eastwooden ibilbide profesionala errepasatuko du eta 'Laurel & Hardy' filmeko bikote komikoaren inguruko erreportaje interesgarria eskainiko du.

'Berlin 36' pelikula

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Berlin 36 pelikularen estreinaldia eskainiko du telebistan. Benetako gertakarietan oinarritutako filma da, Gretel Bergman familia judu bateko atleta alemaniarraren inguruan. Bergmanek Erresuma Batura ihes egin zuen bere familiarekin batera Hitlerrek boterea hartu zuenean. Baina naziek Alemaniara itzultzera eta Berlingo 36ko Olinpiar Jokoetan parte hartzera behartu zuten. Naziek konplota prestatu zuten horren aurka, eta tartean sartu zuten Dona Ratjen, sekretu garrantzitsu bat gordetzen zuen atleta.

Karoline Herfurth, Sebastian Urzendowsky, Axel Prahl eta Robert Gallinowski aktore protagonisten eta pelikularen filmazioaren inguruko datu gehiago emango dizkigu, ohi denez, Felix Linaresek.

Astearte honetako saioak, gainera, Clint Eastwood aktore eta zinemagilearen ibilbidea errepasatuko du, estreinatu berri duen filmaren harira. Halaber, La conquista de Hispania atal berri eta dibertigarri bat izango da ikusgai.

Amaitzeko, Laurel & Hardy filmeko bikote komikoaren inguruko erreportajea eskainiko du Los archivos secretos de La Noche de atalak. Bi umoristen bizitza tragikoa azalduko dute, eta bien arteko harremana ona edo txarra ote zen argituko du.

'La Noche de... Berlin 36' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)