22:30ean
'Vascos por el Mundo' saioa Dublinen izango da gaur gauean
EiTB
Leyre Samanes erreportariak Irlandako hiriburua ezagutuko du bertan bizi diren euskaldunen eskutik.
Leyre Samanes eta Gaizka, 'Vascos por el Mundo' saioan Dublin erakutsiko diguten euskaldunetako bat
'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko atalean, Leyre Samanes erreportariak Dublin ezagutuko du, Europako hiririk gazteena. Teknologia enpresa nagusiek Irlandako hiriburuan ezarri dituzte egoitzak, eta lan-eskaintza handia dago. Horregatik, Europako hainbat gaztek Irlandara jo dute aukera baten bila, aste honetako saioko protagonistak tartean: Ania, Ainhoa, Gaizka, Leire, Leticia, Zala eta Haizea.
Oso erraza da hiri honetan ondo pasatzea. Zuzeneko musika-emanaldiak daude egun eta gau osoan zehar, eta parkeak jendez betetzen dira eguzkia ateratzen denean. Gainera, tabernetako giroa ere ezin hobea da, eta Irlandako garagardoa mundu osoan da ezaguna.
'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.