Istorio gastronomikoak
Aranan izango da igandean 'Historias a Bocados'
San Vicente de Arana, Alda, Ullibarri-Arana eta Kontrasta osatzen duten udalerriko istorioak jasoko ditu Joseba Argiñanok.
Igandean, Joseba Arguiñanok 'Historias a Bocados' saioaren beste atal bat ekarriko digu. Euskal herriak bisitatu eta bertako bizilagunekin solasean arituko da, plater goxo bat prestatu eta dastatzen duten bitartean. Igandean Aranan egongo da, Done Bikendik, Aldak, Uribarri-Haranan eta Kontrastak osatutako udalerrian.
Kontrastakoa da, hain zuzen ere, Fidel Perez de Eulate. 85 urteko gizon honek Eizmendiko ermitaraino eramango du aurkezlea. Euskal Herriko txoko honetan bizitza nolakoa den azalduko dio. Ia 1.000 metroko garaiera duen herrian egurra behar beharrezkoa da negu gorriari aurre egiteko. Fidelek Josebaren bisita aprobetxatuko du egurra mozten lagun diezaion gelditzen den negu aldirako eta hurrengorako.
Aranako erreferentzietako bat Santa Teodosiako ermita dugu. Mendekosteko Igandean eta iraileko hirugarren igandean erromeria izaten da bertan. Estibaliz San Vicentek erakutsiko dio lekua Josebari. Arkumea eta mamia jango dituzte, Estibalizek bailara horretan nola bizi diren kontatzen dion bitartean.
Manolo Garcia de Vicuña Uribarri-Haranan jaio zen, baina Iturrietan bizi da, Agurainek eta Aranak partekatzen duten herrian. Joseba harrituta geldituko da leku berezi horrek eraikuntza oso bitxiak dituelako. Eliza eta patataren ikerkuntza helburu duten beste hainbat leku esaterako. Leku hauetan hainbat patata mota probatuk dituzte gero salgai jartzeko. Patata izango da, bazkariaren protagonista. Josebak patatak olagarroarekin prestatuko ditu biontzat.
'Historias Bocados' igandean dago ikusgai 20:00etan ETB2n eta eitb.eus-en.