Itxi

23:15ean

Eutanasia izango dute aztergai, gaur gauean, '360º Punto de Vista' saioan

EITB

Leer en Castellano

Lagundutako heriotzaren muga etiko, mediko eta legalak aztertuko ditu saioak.

Arantza Ruiz, saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, '360º Punto de Vista' saioak eutanasia aztertuko du. Maribel Tellaetxe, eutanasiaren despenalizazioaren aldeko borrokaren ikurra izan den emakumea, hil zenetik hamabost egun igaro direnean, bere semearekin, Danel Lorenterekin, hitz egingo dute.

Horrez gain, Marcos Hourman eutanasia praktikatzeagatik kondena jaso zuen Estatuko lehen medikua elkarrizketatuko dute. Halaber, lagundutako heriotzaren muga etikoak, medikoak eta legalak aztertuko dituzte Jacinto Batiz Santurtziko San Juan de Dios Ospitaleko zaintza aringarrietako buru ohiarekin eta Concha Castells Derecho a Morir Dignamente elkarteko presidentearekin. Saioak, gainera, ohiko solaskideak hartuko ditu platoan: Marta Martin, Tito Irazusta eta Fernando Palacios.

'360º Punto de Vista' gaur izango da ikusgai 23:15etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.


Informazio gehiago (2)