22:00etan
San Josetako Trikiti Jaialdia, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan
EiTB
Martxoaren 16an Azpeitiko Soreasu antzokian grabatutako ikuskizuna izango da ikusgai.
Azpeitiko Soreasu antzokian martxoaren 16an ospatu zen 2019ko San Josetako Trikiti Jaialdia eskainiko du 'Oholtzan' saioak gaur. Laxaro Azkunek aurkeztu zuen jaialdia, eta hauek ikusiko ditugu oholtza gainean bertan parte hartu zuten trikitilari eta pandero-jotzaileen artean: Mamen Maltzeta, Patxi Aiorga eta Joseba Zabalo; Aizpurutxo anaiak; Laja II.a eta Landakanda; Elortza anaiak; Uite eta Zabale aita-semeak; Imuntzo eta Epelarre; eta Sakristaua, Egurrola, Epelde, Txato, Izer, Porrutxo eta Iturbe.
'Oholtzan' gaur izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera.