22:30ean
Krakovian izango da 'Vascos por el Mundo' saioa gaur gauean
EiTB
Lau euskaldunek Poloniako hiri honetan barrena gidatuko dute Roberto Vazquez kazetaria.
'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko atalean Krakovian izango dira. Roberto Vazquez kazetariak bertan bizi diren lau euskaldunen eskutik ezagutuko ditu Poloniako hiri honek dituen sekretuak: Haizea Aride, Xango Gonzalez, Arkaitz Retes eta Argi Romaña.
Krakovia Poloniako hiriburua izan zen sei mendetan, eta herrialdeko hiririk garrantzitsuena da gaur egun, Varsovia gaur egungo hiriburuaren atzetik. Gainera, Europa erdialdeko hiririk ederrenetakoa da. Bertako tokirik bisitatuenen artean daude hirigune historikoa, Wieliczkako Gatz Meatzeak eta Auschwitz kontzentrazio-esparrua.
Toki horiek guztiak ezagutuko ditugu 'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko atalean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.