20:00etan
Loiolako San Ignazioren basilikara bisita, 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioan
EiTB
San Ignazioren bizimoduaren berri izango du gaur, eta baita Inaziotar bidearena ere.
Gaur, 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioan, Loiolako basilikan izango dira. Ignacio Etxarte aitak hartuko du Joseba, eta Loiolako Ignazioren eta Jesusen Konpainiaren xehetasun guztiak kontatuko dizkio. Halaber, Fermin Lopetegirekin Ignaziotar bidearen berri izango du eta Fernando Astigarragak Arrupe hotela erakutsiko dio.
Zerbait jateko asmoz, Kirurira joango da Joseba, eta Arantzi Oruezabal jatetxearen jabeak 'bolao' izeneko gozoak prestatuko dizkio. Loiolan barrena egindako bidaia Maria Luisa Alberdiren baserria bisitatuz osatuko du.
'Escapadas con Joseba Arguiñano' 20:00etan izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.