Kargatzen...
Itxi

13. atalaren aurrerapena

Michael urakanaren bisita, gaur, 'El Conquistador' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Eguraldiaren ondorioz, kanpalekuak hustu behar izan dituzte. Arriskua igarotakoan, baupresen jokoa gainditu beharko dute.

"El Conquis"eko lan taldea, Michael urakanaren erdian

Abenturan 12 saio igaro ondoren, okerrena igarota zegoela uste zuten 'El Conquistador del Pacífico' saioko lehiakideek, baina erabat oker zeuden. Gaurko atalean Michael urakanaren bisita izango dute. Floridan gogor jo zuen ekaitzak, eta Panamako golkoan ere alarma piztu zuen.

Istant batean, infernu bilakatuko dira ordura arte paradisua ziruditen uharteak. Eguraldiaren ondorioz, abentura eten eta kanpalekuak hustu beharko dituzte, lehiakideak leku seguruago batera eramateko. Egoera larri hau atsedenerako aukera gisa hartuko dute abenturan aurrera jarraitzen duten lehiakideek, nahiz eta edonor beldurtzeko moduko hondakin batzuetara eramango dituzten babes bila.

Ekaitzaren ostean barealdia etorri ohi da normalean, baina 'Conquistador' saioan ez. Urakanaren ostean, borroka dator: lehiakideek baupresen jokoa gainditu beharko dute.

Proba zaila eta gutxiren gustukoa izango da. Talde gorria larri dabil: Olaia galdu berri dute eta 12 atal daramatzate justukoa soilik jaten; ondorioz, indarrak galtzen ari dira. Bestetik, talde urdina ere tentsioan dabil azken ataletan.

Beste behin ere, talde berdea izango da lasaien arituko dena, baina horiek ere arriskua bertan ikusten dute eta taldekideen arteko giroa ez da batere ona.

22:30ean izango da ikusgai 12. atala ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.

Informazio gehiago (2)