Itxi

20:00etan

'Escapadas con Joseba Arguiñano' Paganosen izango da gaur

EiTB

Leer en Castellano

Arabako Errioxako Guardiako herri honetako txoko erakargarrienetara bisita egingo du.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' Paganosen izango da larunbatean.

Joseba Arguiñanok Arabako Errioxako Guardia udalerrian kokatuta dagoen Paganos herrira egingo du bisita gaur, bertako txokorik erakargarrienak ezagutzeko. Edurne Amurriok hartuko du aurkezlea, eta herriaren historia kontatuko dio. Bilbon jaiotako emakume hau, egun, Logroñon bizi da, baina Paganosekoa du bere burua, aitaren familia bertakoa delako. Haurtzaroan, uda guztiak pasatu zituen bertan, eta ahal duen guztietan herrira joaten da familia-etxean egun batzuk pasatzeko.

Horrez gain, Marijo Rodriguezek, Paganosen bizi dien historialariak, aurkezlea San Martingo trikuharrira eramango du. Aurretik, bizikletan mahastien artetik ibiliko da.

Sukalde kontuak ere ez dira faltako txango honetan. Paganosen jatetxe bakarra dago, Hector Oriberen jatetxea. 2000. urtean zabaldu zuten eta Michelin izar bat dauka.

Halaber, upategietara ez dute hutsik egin, Arabako inguru honetara egindako bisita ardoa dastatuz osatu dadin. Torre de Oña upategira joango da Joseba, Gabriela Rezola Harreman Publikoetarako zuzendaria gidari duela.

Eta gaua pasatzeko asmoa dutenei, Josebak Eguren Ugarte Hotelera joateko iradokizuna egingo die. Izen bereko upategian dago hotela, eta bere xarma eta ezaugarri berezien berri emango dio Crisobela Castromonte Enoturismo zuzendariak Josebari.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' 20:00etan izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)