Itxi

22:15ean

Eskuin muturreko alderdien estrategiaren atzetik zer dagoen aztertuko du '360º'ek

EiTB

'Mentiras y redes sociales: la estrategia de la extrema derecha’ izeneko erreportajea eskainiko du.

Eskuin muturreko alderdien estrategiaren atzetik zer dagoen aztertuko du '360º'ek

'360º' saioak Mentiras y redes sociales: la estrategia de la extrema derecha izeneko erreportajea eskainiko du gaur. Eskuin muturraren goraldia tarteko, talde hauek geroz eta jarraitzaile gehiago izateko erabiltzen dituzten baliabideak aztertuko dituzte. Eider Hurtadok alderdi hauen estrategiaren atzetik zer dagoen arakatuko du.

'360º' saioa erreferentziazko ikertzaileekin egongo da, diskurtso hauen ezkutuko asmoak azaldu eta zabaltzeko erabiltzen dituzten gakoak emateko. Jonathan Martinez komunikazio ikertzaileak eta Jordi Borras eskuin muturreko aditu eta fotokazetaria bat datoz hainbat gaitan, esaterako, etorkinei lotuta dagoen segurtasun ezaren beldurra elikatzen dute esaterakoan. Berebat, hausnarketa honetan Juan Luis Cebrian El Pais-en sortzaile eta zuzendari ohiak hartuko du parte.

Mezu hori Euskadin ere zabalduta dagoela konturatu da '360º' saioa. Immigrazioa gelditzeko plataformak badaude, Stop Immigrazioa izenekoa, adibidez. Taldearen arduradunetako batek etorkinen kontrolik ez badago euskera arriskuan egon daitekeela adieraziko du.

Halaber, Falange Vasconavarraren gisako talde tradizionalek ere irauten dute. '360º' saioak Jose Ignacio Irusta talde horren burua elkarrizketatu du. Bestalde, Katalunian bertan dauden eskuin muturreko indarrak ondo ezagutzen dituzte, azken urteetan erakundeetan ordezkaritza izan duten indarrak baitira. Pilar Rahola kazetariarekin batera, hartu duten pisua eta sare sozialak eta fake news-ak nola erabiltzen dituzten aztertuko dute saioan. 

Alex Rayon Deustuko Nazioarteko Harremanetarako errektore ordeak mugimendu hauek erabiltzen dituzten komunikazio estrategiak ulertu eta agerian uzteko gakoak emango ditu. Halaber, ETB2ko saioak interneten historia faltsuak erraz biralizatzen direla erakusteko esperimentu berria jarriko du abian, ehunka erabiltzailerengana iritsiko den twitterreko gezurrezko perfila sortuz.

Steve Bannon Donald Trumpen aholkulari ohiak jarri zuen abian jardun hau lehen aldiz, eta arrakasta handia lortu zuen. '360º' saioak bere kide europarra elkarrizketatuko du. Eider Hurtado Bruselara joango da Mischaël Modrikamen The Movement-en buruzagia elkarrizketatzeko. Plataforma honek Europa mailan eskuin muturreko aliantza bat sortu nahi du. Ultraeskuindar belgiarrak Vox alderdia bere parekide naturala dela dio, baina Pablo Casadoren mezuak belarrira ondo ematen diola ere azalduko du.

'360º' saioan 22:15ean dago ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)