Itxi

Lehiaketa

'Atrápame Si Puedes' lehiaketa 'familia kontuekin' nahasiko dute aste honetan

EiTB

Leer en Castellano

Anai eta ama eta seme-alaben artean osatutako bikoteek erantzungo diete Patxi Alonsok egindako galderei apirilaren 8tik aurrera.

Familia bikoteak 'Atrápame si puedes' lehiaketan

Asteon 'Atrápame Si Puedes' saioan familia gure altxorrik onena dela erakutsiko dute. Anaiak, amak eta seme-alabak izango dira protagonista. Umore onak eta dibertsioak ez du hutsik egingo aste honetako saioan.

Tartekoak dira bikotekideak, eta Patxi Alonsoren galdera burutsuei erantzun ez ezik bikotekidearen alde egingo dute jokoan, betiere, etxekoa irabazle atera dadin ahaleginduko dira.

Txus eta Txabes Bizkaiko anaia ganberroak; Gipuzkoako Mari ama saltseroa eta Olli alaba eztia, eta Ana Lourdes eta Aaron Arabako ama-seme lehiakorrak arituko dira nor baino nor gehiago.

Bikote guztiek elkarren artean duten konplizitatea erakutsiko dute. Pasadizoz, konfidentziaz eta maitasunez beteriko astea izango da, eta lehiakideek 90.000 euro gainditu dituen eta hazten ari den zakua izango dute jokoan.

'Atrápame Si Puedes' astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, 14:00etatik 15:00etara, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)