Kargatzen...
Itxi

Kirolak

Eskubaloia, pilota eta txirrindularitza, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Leer en Castellano

Super Amara Bera-Beraren Ligako partida, Iruñeko pilota jaialdia eta Euskal Herriko Itzuliko azken etapa izango ditugu ikusgai.

Euskal Herriko Itzuliko azken etapa, EiTBn.

Euskal Herriko Itzuliko azken etaparekin abiatuko dira larunbateko kirol emankizunak ETB1en eta eitb.eus-en. 14:45ean hasita izango dugu ikusgai Eibarren hasi eta amaituko den etapa.

Larunbatero legez, pilota izango dugu 18:00etan. Bi partida eskainiko dira Iruñetik: Agirre vs Peña II.a (Buruz Buruko Txapelketako aurrekanporaketa) eta Bengoetxea VI.a - Mariezkurrena II.a vs Urrutikoetxea - Imaz.

Ordu berean, Iberdrola Guerreras Ligako eskubaloi emanaldia izango dugu ETB4n eta eitb.eus-en: Super Amara Bera-Bera vs Elche Mustang.




Informazio gehiago (1)