A28
Euzko Alderdi Jeltzalea, gaur, hauteskunde elkarrizketa saioetan
EiTB
Aitor Estebanekin izango dira Iban Garate ETB1en eta Xabier Garcia Ramsden ETB2n.
Gaur EAJren txanda izango da ETBn apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako hautagaiei egingo dizkieten elkarrizketetan. Iban Garatek egingo ditu elkarrizketak ETB1en, eguerdiko 'Gaur Egun' albistegiaren ostean, 14:45ean, eta Xabier Garcia Ramsdenek egingo ditu ETB2n, 'En Jake' saioaren aurretik, 11:30ean. Gaurkoan, Aitor Esteban Kongresurako EAJren Bizkaiko hautagaia hartuko dute biek.
Elkarrizketak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira eitb.eus-en.