Kargatzen...
Itxi

22:30ean

'Vascos por el Mundo' saioa Kopenhage hirian izango da gaur gauean

EITB

Leer en Castellano

Leyre Samanes kazetaria Danimarkako hiriburura joango da bertan bizi diren euskaldunak ezagutzeko.

Leyre Samanes kazetaria Kopenhagen hirian. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioak Kopenhage hiria bisitatuko du. Leyre Samanes kazetariak Danimarkako hiriburua ezagutuko du bertan bizi diren sei euskaldunen eskutik: Iñaki, ingeniari donostiarra; Manu, soziologiako irakaslea; Amaia, neurozientziaren ikertzailea; Elena, Kopenhagen 20 urte bizitzen daraman emakumea, eta Jon eta Pablo ikasleak.

Nazio Batuen Erakundearen rankingaren arabera, Danimarka munduko herrialde zoriontsuenetakoa da. Momentuaz gozatzea da bertakoen oinarri nagusia: hyggea. Halaber, 400 kilometrotik gorako bidegorria du hiriburuak, eta bertan denek erabiltzen dute bizikleta alde batetik bestera mugitzeko.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22.30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)