Itxi

20:00etan

Bizkaiko Arantzazu herrian izango da gaur 'Historias a Bocados' saioa

EiTB

Leer en Castellano

Joseba Arguiñano Juan Antonio Menikarekin, Zigor Txabarrirekin eta Isabel Arreserekin bilduko da.

Joseba Arguiñano Juan Antonio Menikarekin Arantzazun. Argazkia: EiTB

'Historias a Bocados' saioan Joseba Arguiñano Bizkaiko Arantzazu herrian izango da gaur, 20:00etan. Hasteko, Juan Antonio Menika Arantzazuko 73 urteko bizilagunarekin bilduko da. Juan Antonio dantzari izan da, eta Josebari kontatuko dizkion kontu gehienak euskal dantzekin dute zerikusia. Munduan barrena ibilia da Menika euskal dantzen erakustaldiak egiten.

Zigor Txabarrik, berriz, 42 urte ditu, Sestaon jaio zen, baina bere bizitzaren zati handia Pirinioetan eman du aterpetxeko guarda gisa lanean. Orain, Arantzazura itzuli, eta Mandoia Aterpetxea eraikitzen ari da. Aterpetxeaz gainera, abentura parkea ere antolatzen ari da.

Azkenik, Isabel Arresek 73 urte ditu, eta Lemoan jaio zen, baina Arantzazun bizi da orain 52 urte, bertakoa den senarrarekin ezkondu zenetik. 'Mari Saltsak' deitzen dio senarrak herriko eraikin nagusietako giltzak dituelako: elizakoak, jubilatuen egoitzakoak, osasun-etxekoak…

'Historias a Bocados' igandeetan izaten da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)