Kargatzen...
Itxi

22:00etan

Idiazabalgo XXVI. Txistulari Alardea ikusgai, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Iñaki Telleriak zuzendutako txistulari alardean, dantzariak, abesbatzak eta gonbidatu bereziak izango dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Oholtzan' saioak Idiazabalgo XXVI. Txistulari Alardea eskainiko du gaur gauean. Idiazabalgo pilotalekuan urtarrilaren 26an grabatu zuten ETBko kamerek ikuskizuna.

Herritik herrira sortutako tradizio handiko alardea da Idiazabalen ospatzen dena. Naxario Telleriak martxan jarritako alardea izan zen eta, gaur egun, Iñaki Telleriak zuzentzen du ikuskizuna.

Helburua, herriko eragileeek elkarrekin lan egitea eta ikuskizun hau taularatzea da. Euskal Herriko txistulariak, herriko dantzari eta abesbatzak, eta gonbidatu bereziak ditu alardeak. Besteak beste, Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundarena soinujoleak parte hartuko dute bertan.

'Idiazabal Oholtzan' 22:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)