Kargatzen...
Itxi

Kirol emanaldiak

Real Sociedad B - Logroñes, gaur, ETB1en eta eitb.eus

EITB

Leer en Castellano

Gainera, Victor eta Bakaikoak buruz buruko pilota txapelketako neurketa jokatuko dute Ezkarain.

Real Sociedad B taldeko jokalariak. (Argazkia: EiTB)

Real Sociedad B eta Logroñes taldeen arteko Bigarren B Mailako futbol partida eskainiko dute gaur ETB1ek eta eitb.eus-ek. Jokin Altuna eta Juanan Larrañagak emango dute norgehiagokaren berri Zubietatik, 12:00etatik aurrera.

Ondoren, Euskal Telebistako kamerek Ezkaraiko San Lorenzo pilotalekuarekin bat egingo dute arratsaldeko 18:00etan bertan jokatuko den pilota jaialdia zuzenean eskaintzeko. Victor eta Bakaikoa pilotariek buruz buruzko txapelketako partida jokatuko dute. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Ibon Gaztañazpik egingo dute jaialdiaren kontakizuna.

Informazio gehiago (2)