08:05ean
Gerra osteko ume lapurretak hizpide, asteleheneko 'Forum' saioan
A.A.
EITB
Ana Cañil idazle eta kazetariak idatzitako Si a los tres años no he vuelto liburuaren karietara.
Gerra ostean Espainiatako kartzeletan izan ziren ume lapurreten gaia izango du aztergai David Barberok asteleheneko "Forum" saioan. Gertaera latz hori hartu du ardatz Ana Cañil idazle eta kazetariak Si a los tres años no he vuelto eleberrian eta ETB-2ko saioan aurkeztuko du, 08:05etik aurrera. Bere ibilbidearen errepasoa ere egingo dute solasaldian.