Itxi

22:30ean

David Secok eta Andonik urdinez jantziko dute 'El Conquis' saioa gaur gauean

EiTB

Leer en Castellano

David Seco eta Iñaki aurrez aurre jarriko dira, eta Andonik, abenturako azken kanporatuak, talde urdinean gertatutakoaren inguruan zeresana izango du.

David Seco eta Andoni Zuluaga. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, David Seco kapitain urdinaren bisita jasoko du 'El Conquis' eztabaida-saioak. Busturiko kapitaina eta Iñaki aurrez aurre jarriko dira joan den asteko liskarraren ostean. Iñakik Luisito eta Leti Sanen aurka esandakoak ere gogoratuko dituzte. Halaber, Andonik, talde urdineko azken kanporatuak, zeresana izango du. Mendaroko lehiakideak karisma handia erakutsi du abentura osoan zehar, eta Iñakiren jarrera defendatu duen bakarrenetakoa izan da.

Horrez gain, aurrez ikusi ez ditugun irudiak erakutsiko ditu saioak, horien artean, dueluaren osteko Maiderren itzulera, talde berdearen bilera, datorren asteleheneko atalaren aurrerapena eta Panamatik etorriko diren beste hainbat nobedade.

Eneko Van Horenbeke eta talde urdineko gainerako kanporatuak ohiko 'conquistologo'en taldera batuko dira. Ainhoak eta Txurruk Gazteako setetik girotuko dute saioa, eta Humberto Gutierrezek imitazio berri batekin harrituko gaitu.

'El Conquis' eztabaida-saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (2)