Kargatzen...
Itxi

Kirolak zuzenean

Super Amara Bera Bera vs Rocasa Kanaria Handia, gaur, zuzenean

EiTB

Leer en Castellano

Gauean, Jaka - Artola Buruz Buruko Txapelketako partida izango dugu ikusgai, zuzenean, Tolosatik.

Super Amara Bera Bera. Argazkia: EITB

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute eskubaloiko Erregina Kopako final-laurdenetako Super Amara Bera Bera eta Rocasa Kanaria Handia taldeen arteko norgehiagoka ostiral honetan. Jon Ander Gorospek eta Maialen Ziarsolok egingo dute partidaren kontakizuna Barakaldotik, 18:30ean hasita.

Gauean, 22:00etan, pilota izango dugu, zuzenean, Tolosako Beotibar pilotalekutik. Hasteko, Arteaga II.a - Imaz eta Alberdi - Mariezkurrena II.a bikoteak izango dira aurrez aurre. Ondoren, Buruz Buruko Txapelketako neurketa jokatuko da, Jaka eta Artolaren artekoa. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

Informazio gehiago (1)