22:30ean
'Los niños de Villa Emma' pelikula, gaur gauean, 'La Noche De...' saioan
EITB
Saioak, gainera, Anne Hathaway aktorearen ibilbidea errepasatuko du eta zinemako hiru abesti ezagunen istorioen berri emango du.
Gaur gauean, 'La Noche De….' saioak Los Niños de Villa Emma pelikula eskainiko du. Bigarren Mundu Gerra garaian kokatuta, benetako gertakarietan oinarritutako filma da. Alemania, Austria eta Yugoslaviako 73 ume eta gaztetxo judutarren istorioa azaltzen du. Nazietatik ihesi, Italiako etxe handi eta dotore batean topatu zuten babesa, Villa Emman, hain zuzen ere. Nikolaus Leytner zinemagile austriarrak gidatuta, Sophie Stockinger, Muriel Wimmer eta Ludwing Trepte aktoreak dira protagonistak. Felix Linaresek pelikularen datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.
Horrez gain, Anne Hathaway aktorearen ibilbidea errepasatuko du saioak, asteburuan estreinatuko duen pelikula berriaren harira. Besteak beste, aktoreak iruzurgile batekin izan zuen maitasun harremana aztertuko du.
Halaber, Tu canción favorita atalak zinemako hiru abesti ospetsuren istorioen berri emango digu. Amaitzeko, aktoreek hoteletako logelak hondatzeko duten ohituraren inguruan arituko da Linea caliente atala.
'La Noche de... Los niños de Villa Emma' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.