Itxi

M26 Hauteskundeak

Europako hauteskundeetarako hautagaien debatea, gaur, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB

Leer en Castellano

Izaskun Bilbao (EAJ), Pernando Barrena (EH Bildu), Eider Gardiazabal (PSE-EE), Idoia Villanueba (Elkarrekin Podemos) eta Javier Zarzalejos (PP) hautagaiek parte hartuko dute.

Xabier García Ramsden. Argazkia: EiTB

Xabier Garcia Ramsden kazetariak aurkeztuta, Europako hauteskundeetako hautagaiekin debatea eskainiko dute ETB2k eta eitb.eus-ek gaur, maiatzaren 11n, 22:15etik aurrera. Debatean parte hartuko dute: Izaskun Bilbao (EAJ), Pernando Barrena (EH Bildu), Eider Gardiazabal (PSE-EE), Idoia Villanueba (Elkarrekin Podemos) eta Javier Zarzalejos (PP).

Debatea hiru blokeetan banatuta egongo da: Europarako eredua, politika sozialak eta errefuxiatuak eta, amaitzeko, politika ekonomikoak. Besteak beste, Brexita, erabakitzako eskubidea, ultraeskuineko alderdien gorakada, errefuxiatuen egoera, etxebizitza, aldaketa klimatikoa eta herstura ekonomikoa izango dituzte hizpide.

Hautagai bakoitzak minutu bai izango du hitz egiteko bloke bakoitzaren hasieran eta, ondoren, solasaldi irekia egingo dute. Bloke bakoitzak 20 minutuko iraupena izango du.

Informazio gehiago (1)