Audientzia
'360º' saioaren 'Itziarren semeak' atalak % 11,0ko audientzia zatia lortu du
EiTB
Eider Hurtadok aurkeztuta, frankismoaren torturak jasandako biktimen testigantzak bildu zituen erreportajeak.
Igande honetako '360º' saioak audientziaren harrera bikaina izan du. Eider Hurtadok aurkeztutako saioak % 11,0ko kuota eskuratu du, azken lau hilabeteetako daturik onena. Halaber, 234.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.
Itziarren semeak erreportajeak frankismoaren torturak jasan zituzten zortzi biktimen testigantza zuzenak bildu zituen. Protagonistek jasandakoa kontatu eta justizia eskatu zuten.