Kargatzen...
Itxi

Audientzia

'360º' saioaren 'Itziarren semeak' atalak % 11,0ko audientzia zatia lortu du

EiTB

Leer en Castellano

Eider Hurtadok aurkeztuta, frankismoaren torturak jasandako biktimen testigantzak bildu zituen erreportajeak.

Eider Hurtado, 360º saioaren aurkezlea

Igande honetako '360º' saioak audientziaren harrera bikaina izan du. Eider Hurtadok aurkeztutako saioak % 11,0ko kuota eskuratu du, azken lau hilabeteetako daturik onena. Halaber, 234.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Itziarren semeak erreportajeak frankismoaren torturak jasan zituzten zortzi biktimen testigantza zuzenak bildu zituen. Protagonistek jasandakoa kontatu eta justizia eskatu zuten.

Informazio gehiago (2)