22:30ean
'1944' pelikula, gaur, 'La Noche De...' saioan
EiTB
Saioak, gainera, Cate Blanchet aktorearen ibilbidea errepasatu eta Hollywoodeko aktoreen gaitasun ezkutuak erakutsiko ditu.
Gaur gauean, 'La Noche De…' saioak 1944 pelikula eskainiko du, Bigarren Mundu Gerra garaian Estonian izandako benetako gertakarietan oinarritutako filma. Elmo Nüganen zinemagileak gidatuta, Europa eta Errusiaren arteko mugan borrokatu ziren estoniarren istorioa azaltzen du. Horien artean, gazte asko errusiarren armada gorrian sartzera behartu zituzten, eta beste batzuek, ordea, nazien alde borrokatu behar izan zuten. Euren arteko lehiarik egon ez arren, elkarren aurka borrokatzera behartu zituzten. Felix Linaresek pelikularen eta benetako gertakarien datu guztiak emango ditu, eta, horrez gain, Bigarren Mundu Gerrako zazpi bitxikeria harrigarrienen berri emango du.
Bestalde, 'La Noche de...' saioak Cate Blanchett aktorearen ibilbidea errepasatuko du, 50. urte bete berri baititu. Gainera, Hollywoodeko aktore eta pertsonaia ezagunek dituzten gaitasun ezkutuen berri emango du saioak.
Amaitzeko, euren itxura fisikoaren ondorioz ospetsu egin ziren eta gaur egun desagertu diren aktoreak hartuko ditu saioak protagonista.
'La Noche De... 1944' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.