Itxi

Maiatzak 26

Hauteskunde eztabaidak Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabarako, gaur, ETB2n eta eitb.eus-en

EiTB

Leer en Castellano

22:30etik aurrera ETB2n deskonexioan eskainiko dira eta eitb.eus-en, berriz, aldi berean jarraitu ahal izango dira hiru eztabaidok.

Udal hauteskundeei buruzko debatea ETB2n. Argazkia: EiTB.

Gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30etik aurrera, hiru hauteskunde eztabaida eskainiko dira. Bertan, Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteizko alkatetzarako hautagaiek hartuko dute parte. ETB2n, deskonexioan eskainiko dira Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabarako. EiTBren web gunean, eitb.eus-en, berriz, aldi berean jarraitu ahal izango dira hiru eztabaida hauek.

Honakoak izango dira eztabaidetan jorratuko dituzten gaiak: hiri eredua, azpiegiturak eta ingurumena, gizarte politikak eta berdintasuna, eta, azkenik, balizko itunak.

Bizkairako eskainiko den eztabaida Xabier Garcia Ramsdenek gidatuko du eta Bilboko udalerako bost hautagaiek hartuko dute parte: Juan Mari Aburto (EAJ-PNV), Alfonso Gil (PSE-EE), Ana Viñals (EP), Raquel Gonzalez (PP) eta Jone Goirizelaia (EH Bildu).

Juan Carlos Etxeberriak aurkeztuko duen Gipuzkoarako eztabaidan, berriz, Donostiako alkatetzarako hautagaiak egongo dira: Eneko Goia (EAJ-PNV), Ernesto Gasco (PSE-EE), Aitzole Araneta (EP), Borja Semper (PP) eta Reyes Carrere (EH Bildu).

Halaber, Vitoria-Gasteizko alkatetzarako hautagaiekin Estibaliz Ruiz de Azuak gidatuko duen debatean, Gorka Urtaranek (EAJ-PNV), Maider Etxebarriak (PSE-EE), Fernando Lopezek (EP) , Leticia Comeronek (PP) eta Miren Larrionek (EH Bildu) hartuko dute parte.