Itxi

Aste honetan

Cap Finistere ferryan bidaiatuko dute 'Kresala'ko lagunek

A.A.

EITB

Kaiku arraun taldeko kideekin ere egongo dira.

Cap Finistere ferry-aren lehenengo bidaian izan dira "Kresala"ko lagunak eta bertan bildutakoak kontatuko dituzte aste honetako saioan. Portsmouth eta Bilbo arteko itsas bidea egin dute Frantziako Roscoff portuan geldialdia eginda.

Bestalde, ingurugiroaren egoerari buruz sentsibilizatzeko Surfrider Foundation-ek antolatu duen hondartzen garbiketa egunean izan dira Donostian.

San Migel Ligako euskal traineruei eskainitako tartean, Kaikuren aurtengo trainerua ezagutuko dute eta Kepa Acerok olatu onenaren bila Namibiara egindako bidaia gogoratuko dute.

Hendaiatiak aurkeztuko du aste honetan saioa Pedro Garcia Larraganek, asteartean 23:15ean ETB-1en eta igandean 11:30ean ETB-2n.