Audientzia
'360º' saioak inoizko daturik onena lortu du Erorien Haranari buruzko atalarekin
EiTB
Eider Hurtadok aurkeztutako saioak % 13,2ko audientzia zatia lortu zuen.
Igandean, Erorien Haranari buruzko erreportajearekin '360º' saioak inoiz lortutako daturik onena bereganatu zuen: % 13,2ko audientzia zatia. Eider Hurtadok aurkeztutako saioak, halaber, 269.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Francisco Franco diktadorearen hezurrak Erorien Haranetik ateratzeko eztabaida pil-pilean dagoen honetan, leku honek gordetzen dituen sekretuak agerian jarri zituen igandeko saioak. Eider Hurtadok Paco Etxeberria auzitegi-medikuaren laguntza izan zuen horretarako.