M26 Hauteskundeak
PSE-EEko Denis Itxaso eta Alfonso Gil, gaur goizea, ETBko hauteskunde elkarrizketetan
EITB
Denis Itxaso ETB1en izango da Iban Garaterekin, eta Alfonso Gilek Africa Baetaren galderak erantzungo ditu ETB2n.
Alfonso Gil eta Denis Itxaso, PSEko hautagaiak
Gaur, PSE-EE alderdiaren txanda izango da Euskal Telebistako hauteskunde elkarrizketetan.
Hasteko, Denis Itxaso PSE-EEren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak Iban Garateren galderak erantzungo ditu ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian, 09:30ean.
Ondoren, Alfonso Gil PSE-EEren Bilboko alkategaiak Africa Baetarekin egingo du elkarrizketa, 11:30ean, ETB2n.