Zinea ETBn
'Mayo de 1940' pelikula eskainiko du ETB2k gaur gauean
EiTB
II. Mundu Gerran girotutako lan honek semearen bila dabilen aita baten istorioa kontatzen du.
Mayo de 1940 Bigarren Mundu Gerraren garaian girotutako pelikula emango du Euskal Telebistak gaur gauean bere bigarren katean.
Nazien inbasiotik ihesi, Frantzia iparraldeko herri bateko biztanleek euren etxeetatik alde egingo dute, eta haur alemaniar bat eramango dute beraiekin batera, aita Arrasen atxilotu dutelako. Baina inbasioaren osteko kaosari esker, honek kartzelatik ihes egitea lortuko du eta semearen bila abiatuko da, Ingalaterrara itzuli nahi duen soldadu eskoziar baten laguntzarekin.
Christian Carion zinemagile frantsesak zuzendutako lana da, eta August Diehl, Olivier Gourmet, Mathilde Seigner eta Alice Isaaz aktoreak ditu protagonista. Felix Linaresek filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.
22:00etan zinemarik onena eskainiko du ETB2k gaur.