Itxi

22:30ean

'La Noche De...'k "El duodécimo hombre" filma eskainiko du gaur gauean

EITB

Leer en Castellano

Saioak gainera, Charlize Theron aktorearen inguruko erreportajea eta "Los vascos conquistan Hollywood" sailaren beste atal bat eskainiko ditu.

'El duodécimo hombre' filmeko irudia

"La Noche De..."k El duodécimo hombre pelikula estreinatuko du telebistan, Bigarren Mundu Gerraren garaian girotuta. Norvegiarren erresistentziak nazien kontra burututako ekintza gogoangarrienetako bat ekarriko du pelikulak gogora: Jan Baalsruck heroiak, nazietatik ihesi, 200 kilometroko ibilbidea egin zuenekoa Norvegiako lurraldean zehar. Thomas Gullestad eta Jonathan Rhys Meyers aktoreak dira protagonistak, eta Felix Linaresek pelikularen datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Bestalde, "LND"k Charlize Theron aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du eta aktorearen ibilbide pertsonal eta profesionala errepasatuko ditu.

Halaber, Hollywoodeko pelikuletan agertzen diren euskaldunen adibide dibertigarriak eskainiko ditu "LND"k eta pelikuletan, piraten eta vikingoen inguruan ikusi ditugun hainbat gezur argituko ditu.

"La Noche De... El duodécimo hombre" gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.


Informazio gehiago (2)