Audientzia
'El Conquistador' berriz ere audientzia-buru, % 23,8ko kuotarekin
EiTB
Julian Iantzik aurkeztutako realityak 319.000 ikus-entzule bereganatu ditu.
'El Conquistador del Pacífico' realityak lidergoari eutsi dio asteleheneko ordutegi nagusian, eta saiorik ikusiena izan da berriro bere ordu tartean, % 23,8ko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, 319.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.
Abenturaren hemeretzigarren atalean, Leirek agur esan dio lehiaketari. Dueluan gogor lehiatu arren, ezin izan die Ibairi eta Asierri aurre egin, eta Asierrek, gainera, erakustaldi bikaina eman du, berriro. Bestalde, Luisitok, Leti Sanek eta Maiderrek irabazi dute immunitate jokoa, eta Lopak min hartuta utzi behar izan du lehiaketa.
Denboraldian zehar, 'El Conqusitador del Pacífico' saioak, batez beste, % 22,0ko audientzia zatia eta 315.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.