Itsasoari buruzko saioa
Donostiatik aurkeztuko dute 'Kresala' aste honetan
A.E.
EITB
Muskuilua erreportaje gai izango dute.
Pedro Garcia Larraganek Donostiatik aurkeztuko du ''Kresala'' aste honetan. Itsasoari buruzko saioak erreportaje interesgarraik ekarriko ditu. Hasteko, San Miguel Ligako euskal traineruei eskaintzen dioten tartean, Zumaiaren txanda da. Uretako entrenamendu bat jarraitzen izan dira.
Halaber, Cap Finistere ferry ontziak Portsmouth eta Zierbena artean egindako lehen itsas bidaiaren bigarren atala erakutsiko dute.
Horrez gain, muskuiluari buruz ariko dira, elikagai gisa dituen propietateez, sukaldean prestatzeko moduez. Berriki Zierbenan egindako lehen Muskuilu festa izango dute hizpide.
Igandean, 11:35ean, izango da ikusgai ETB-2n.