Itxi

Historia aldatu zuen mozioa

'Moción de censura. Los siete días que cambiaron la historia', gaur gauean, ETB2n

EITB

ETB2ko 'En Jake' eta 'Está Pasando' saioek gaiaren inguruko eduki bereziak eskainiko dituzte.

Historia aldatu zuen mozioa

Mariano Rajoy gobernutik kendu zuen zentsura mozioaren urteurrenean. Gaur gauean, ETB2k eta eitb.eus-ek, Moción de censura. Los siete días que cambiaron la historia erreportajea eskainiko dute, 22:30ean.

Gainera, ETBko albistegiek eta ETB2ko 'En Jake' eta 'Está Pasando' saioek gaiaren inguruko eduki bereziak eskainiko dituzte. Xabier Lapitz 'En Jake'ko aurkezlea Madrilen izango da zuzenean, ostiralean, maiatzaren 31n, eta arratsaldeko 'Está Pasando' saioak kazetari eta adituen solasaldi mahaia osatuko du, duela urte bat izandako zentsura mozio historiakoaren inguruko gako guztiak emateko helburuarekin.

Moción de censura. Los siete días que cambiaron la historia, ETB2n

ETB2ko erreportajea Prime Time Media ekoiztetxeak sortutako saioa da eta gaur eskainiko da 22:30ean. Egun horretan, hain justu, Mariano Rajoy gobernutik bota zuen zentsura mozioaren eztabaida hasi zen Kongresuan, duela urte bat.

Zazpi eguneko denbora tarte batean, aurrekontuen onarpenaren lasaitasunetik bere burua Moncloatik kanpo ikustera pasa zen Rajoy presidenteak. Gürtel auziaren sententzia erabakigarria izan zen egoera horren eztanda-eragilea. Zer gertatu zen aste horretan zehar? Nola lortu zen zentsura mozioa aurrera ateratzea?

Bide horretan egin ziren elkarrizketak, ezkutuan burututako bilerak eta protagonisten konfidentziak bilduko ditu ETB2ko erreportajeak orduko protagonista garrantzitsuenen eskutik: Jose Luis Ábalos, Pedro Sanchezen eskuineko eskua eta negoziazioen arduraduna; Rafael Hernando, PP alderdiaren bozeramailea Kongresuan; Andoni Ortuzar, EAJren Euskadi Buru Batzarreko presidentea, eta Marta Pascal, PDeCat alderdiaren orduko idazkari nagusia, besteak beste. Horrez gain, duela urte bat gertatutakoa bertatik bertara bizi izan zuten beste politikari eta kazetariek ere haien testigantzak eskainiko dituzte.


Bideoak (1)