Itxi

Kirolak, zuzenean

Urrezko LEB Ligako Lauko Finala, Giroa eta pilota, gaur, EiTBn

EiTB

Leer en Castellano

Bi finalerdiak izango ditugu ikusgai: Río Ourense vs Iberojet Palma eta Retabet Bilbao Basket vs Melilla Baloncesto.

Giroa, EiTBn.

Bilbon jokatuko den Urrezko LEB Ligako Lauko Finala EiTBn jarraitzeko aukera izango dugu asteburuan, bai gaurko bi finalerdiak, baita igandeko finala ere.

Larunbatean, 17:00etan, Río Ourense vs Iberojet Palma partida izango dugu ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en, eta 19:30ean Retabet Bilbao Basket vs Melilla Baloncesto ETB1en eta eitb.eus-en.

Txirrindularitzak eta pilotak osatuko dute larunbateko eskaintza. Italiako Giroko Dolomitaseko goi mendiko etapa handiaz gozatu ahal izango dugu 13:30etik aurrera ETB4n eta eitb.eus-en (15:00etan ETB1en jarraituko du). Hau amaitutakoan, Lau T'erdiko San Fermin Txapelketako bi partida eskainiko dira Iruñetik: Victor vs Bakaikoa eta Artola vs Agirre.


Informazio gehiago (1)