Kargatzen...
Itxi

Kirolak zuzenean

Zegama-Aizkorri mendi lasterketa, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Horrez gain, Italiako Giroko azken etapa eta Urrezko LEB Ligako Lauko Finaleko azken partida eskainiko dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur jokatuko den Zegama-Aizkorri mendi lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en 10:45etik aurrera.

Italiako Giroko azken etaparen emankizuna 14:00etan hasiko da ETB4n eta eitb.eus-en, eta ohi denez, 15:00etatik aurrera ETB1en jarraituko du.

17:45ean saskibaloia izango dugu, Urrezko LEB Ligako Lauko Finaleko azken partida. Retabet Bilbao Basketek finala jokatuz gero, partida ETB1en emango da, bestela ETB4n.

Zuzeneko hiru emankizun hauez gain, 12:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, Zaramagako pilota torneoa eskainiko da.


Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)