22:30ean
'El viaje de Fanny' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche De...'n
EiTB
Saioak, gainera, Ana de Armas eta John Wayne aktoreen inguruko erreportaje bereziak eskainiko ditu.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak El viaje de Fanny pelikularen estreinaldia eskainiko du telebistan. Fanny ume ausartak zortzi ume gidatuko ditu naziek okupatutako Frantziako lurraldeetan zehar, Suitzara heldu arte. Benetako gertakarietan oinarritutako filma da, eta Bigarren Mundu Gerran dago girotuta.
Handik urte batzuetara, Fanny Ben-Amik berak liburu batean bildu zuen istorio sinestezin hau, filma egiteko oinarri bezala erabili zutena. Felix Linaresek benetako gertaera horien eta pelikularen inguruko xehetasun guztiak azalduko ditu.
Saioak, gainera, Ana de Armas aktorearen inguruko erreportaje berezia eskainiko du La mochila de Ana de Armas atalean, eta John Waynek pairatu zuen minbizia ere aztertuko du. Askoren iritziz, proba nuklearrak egin ziren toki batean filmatzearen ondorioz gaixotu zen aktore famatua. Egia ote da erradioaktibitateak hil zuela John Wayne?
Halaber, Tu canción favorita atalean, sari ikusgarriak irabazteko aukera izango dute ikus-entzuleek. Amaitzeko, Euskal Herrian hartutako nazien irudiak erakutsiko ditu saioak, Biarritzen eta Hendaian grabatutakoak tartean, baita Donostiako Kontxako hondartzan lur hartu zuteneko irudiak.
'La Noche de... El viaje de Fanny' gaur 22:30ean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.