22:30ean
Leti San eta Luna hartuko dituzte gonbidatu gaur gauean 'El Conquis'en
EiTB
Luisitok eta beste lehiakideek esku artean darabiltzaten trikimailuei buruz mintzatuko dira, besteak beste.
Leti Sanek eta Lunak gogor ordaindu dute emakumeen arteko akordiorik eza, eta, abenturatik kanpo geratu ostean, 'El Conquis' debatean egongo dira gaur gauean, lehiaketan gertatutako guztiaren berri emateko prest. Besteak beste, Luisitok eta gainerako lehiakideek izendatuak ez izateko darabiltzaten trikimailuei buruz mintzatuko dira.
Bestalde, Jontxuk kanpamentura egindako itzuleraren irudiak eskainiko dituzte. Berak jakinaraziko die gainerako lehiakideei dueluetan bi kanporatu egongo direla aurrerantzean.
Leti eta Lunarekin batera, aurreko ataletako kanporatuak, kapitainak, lehiakideen senitartekoak eta conquistologoak arituko dira abenturaren azken atalaren nondik norakoak aztertzen. Gainera, Ainhoak eta Txurruk Gazteako setetik girotuko dute saioa, eta Humbertok imitazio berri batekin harrituko gaitu.
'El Conquis' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.