Itxi

20:00etan

Aiaran ibiliko da gaurko 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioa

EiTB

Leer en Castellano

Joseba Arguiñano sukaldariak Arabako herri honetako sekretuak ezagutuko ditu.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' Aiara- Ayalan

Larunbat honetan, Joseba Arguiñano sukaldariak Arabako Aira herria ezagutuko du ETB2ko 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioan. Hasteko, Enrique Arberasek Maroñoko urtegia erakutsiko dio, eta ibilbide polita egingo dute elkarrekin Aiarako patroia den Etxaurrengo Andre Mariaren ermitara iritsi arte. Amaitzeko, Arguiñanok perretxikoak arrautzekin prestatuko dizkio Enriqueri.

Aiarak eraikin historiko asko ditu, eta Kexaako monumentu-multzoa da horien artean ezagunena. Hipólito Vicente apaizak erakutsiko dizkio Josebari bertako sekretuak.

Handik gertu, Arcos de Quejana jatetxea ezagutuko dute, eta Joseba Zuazu sukaldari eta jatetxearen jabeak sorpresa bat gordetzen duen platera prestatuko dio Joseba Arguiñanori. Halaber, Aiarako Garabilla landetxea ezagutuko dute Alaitz Diego jabearen eskutik.

Amaitzeko, Airako historiako Murga dorrea ezagutuko du Josebak. Maura eta Paz Berastegi ahizpek azalduko dizkiote 1272. urtean eraikitako dorreak gordetzen duen historiaren nondik norakoak. Txakolina dastatuko du Josebak haiekin, bisita amaitzeko.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' larunbat honetan izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)