Audientzia
'Erromeria Sestaon' ikuskizuna euskaldunen artean nagusi, larunbat gauean
EITB
'Oholtzan' saioak inoizko daturik onena lortu zuen: % 7,2ko audientzia zatia.
Erromeria Sestaon ikuskizunak % 7,2ko audientzia zatia izan zuen larunbat gauean, ekainak 15, 'Oholtzan' saioaren inoizko daturik onena bereganatuz. Halaber, euskaldunen artean nagusi izan zen % 14,8ko kuotarekin. Emanaldiak 91.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Erromeria Sestaon musikaz girotutako dantza emankizunak hainbat parte-hartzaile izan zituen. Tartean izan ziren Fredi Paia bertsolaria, Sestaoko Birakai Erraldoi Konpartsa eta Euskal Herriko hainbat dantza talde: Leioako Andoni Aresti Dantza Eskola, Sestaoko Jauzika Konpania, Biarritzeko Maritzuli Konpania, Mungiako Santos Intxausti Musika eta Dantza Eskola, eta Sestaoko Arriskugarri Dantza Taldea, Eusko Lorak Dantza Taldea eta Salleko Dantza Taldea.