Kargatzen...
Itxi

23. atalaren laburpena

Luisito 'El Conquistador' saioaren finalean sartu da Maider eta Asier kanporatuta

EiTB

Leer en Castellano

Ianire, Jontxu, Iker, Ibai eta Krasi Luisitorekin izango dira finalean. Mirandakoak banbuen duelua irabazi du Maiderren eta Asierren aurka.

Asier eta Luisito banbuen dueluan

Badirudi Luisitok ez duela mugarik. Maider eta Asier "El Conquistador del Pacífico" saioaren finalaren atarian gelditu dira Luisitok abenturaren azken dueluan egindako erakustaldian.

Ikustekoak izango dira gainerako finalistek jartzen dituzten aurpegiak Luisitok 23. ataleko duelua irabazi eta finalera iritsi dela jakitean.

Asierrek azken segundoraino egin du borroka, baina final handirako txartela Gallartakoak gaizki egin duen duelu bakarrak eman du; ez da trebea izan banbuarekin, aurretik egindako ia proba guztietan abilezia handia erakutsi duen arren.

Maider ere oso gogor hasi da, eta bazirudien proba irabaziko duela, baina erori egin da lehen minutuetan, eta beldurtu egin da. Abenturako borrokalarienak amore eman eta negarra zeriola esan du agur.

Dena den, erorialdiak baino min handiagoa egin dio Maiderri Ibairen eta Krasiren jokaldi makurrak. Abenturan zehar gaiztakeriak egin badizkiote ere, bileran ez zuen horrelakorik espero, eta taldekide ohien traizioa bere amaieraren hasiera izan da.

Bi berdeek finalerako sarrera lortu dute Maider duelura bidalita. Hirugarren berdeak, Ikerrek, ordu batzuk lehenago lortu du txartela, modu dotoreago batean, azken immunitate jokoa irabazita.

Final handira iritsi diren bi gorrien trantzerik txarrena izan da baltsen jokoa. Jontxu Ikerren bikotea izan da proban, eta bien arteko lanik handiena egin ostean finalerako zuzeneko txartela lortzeko gogoz gelditu da. Hasieratik erakutsi duenez, ez da batere trebea igerian, eta Iker sartu da zuzenean finalera.

Ianirek samintasunez egin du negar Luisitorekin batera proba bertan behera utzi behar izan duenean. Baltsa Titanic ontzia baino azkarrago hondoratu zaie, baina hernaniarraren botereak berriro funtzionatu du; ondorioz, Luisitok erabaki du bera zela hondamendiaren erantzulea, eta bera joango zela duelura.

Batera zein bestera, dagoeneko badakizkigu 6 finalisten izenak: Ianire, Jontxu, Iker, Ibai, Krasi eta Luisito. Horietako batek irabaziko du "El Conquistador del Pacífico", eta, horretarako, onena dela erakutsi beharko du inoiz egin den finalik gogorrenean.

Ez galdu "El Conquistador del Pacífico" saioaren Final Handia, astelehenean, ekainak 24, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.

Informazio gehiago (2)