22:30 aldera
Asier eta Maider 'El Conquis' saioan izango dira gaur, final handiaren atarian
EiTB
Patxi Alonsok aurkezten duen saioak azken probaren berri emango du .
'El Conquistador del Pacífico' saioaren final handia gaur hasiko da, debatearekin. Eztabaida berezia izango da, eta Asier eta Maider hartuko ditu luxuzko gonbidatu gisa. Saioko azken lehiakide kanporatuak abenturan gertatzeko dagoen guztiaren lekuko izango dira. Finaleko azken probaren berri emango dute bi gonbidatuon aurrean. Orobat, joko garrantzitsuenari ekin aurretik, sei finalisten azken afaria eta Luisitok fase bateratuko azken dueluan garaipena eskuratu ostean kanpamenduan izandako harrera ikusiko ditugu.
Maider eta Asier euren taldeetan protagonismo handia izan duten lehiakideak dira, eta baita Luisito ere. "Ardi beltza" izendapena jasan behar izan zuten biek.
Asierrekin eta Maiderrekin batera, familiakoak, lagunak, lehiakideak, kapitainak eta conquistologoak izango dira saioan. Aste honetan, berebat, publikoaren kuttun ez diren hiru lehiakideen izenak ezagutuko ditugu azkenengoz.
Txurruk eta Ainhoak Gazteako setetik animatuko dute gala, eta Humbertok beste pertsonaia bat ekarriko du.
'El Conquis del Pacífico' asteazkenetan izaten da ikusgai, 'Eguraldia' tartearen ondoren, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.