Kargatzen...
Itxi

20:00etan

Aizarnan egingo dute geldialdia 'Historias a Bocados'en

EiTB

Leer en Castellano

Aitziber Gorrotxategi historian litzentziadunak, Jon Eguiguren aizarna.com-en egileak eta Gloria Aguirre raketista ohiak Joseba Arguiñanorekin hitz egingo dute.

Joseba Arguiñano aurkezlea. Argazkia. EiTB.

Gaur, 'Historias a Bocados' saioan, Joseba Arguiñanok Zestoako udalherriko Aizarna auzora bisita egingo du.

Aitziber Gorrotxategik 38 urte ditu eta historian lizentziaduna da. Gaur egun Zestoan turismo gidari-lana egiten du. Sukaldean hartuko du Joseba, eta sukaldariak entsalada epela prestatuko du.

Jon Eguiguren orain dela 69 urte jaio zen Aizarnan. Herriko legendak, mitoak eta istorioak bildu eta www.aizarna.com webgunean argitaratzen ditu. 'Herri txiki bat, denontzat!' du izenburua webguneak eta esaldi horrek ondo islatzen du egilearen filosofia.

Gloria Aguirre Aizarnako bizilaguna 20 urtez erraketista profesionala izan zen Madrilen Txikita de Aizarna ezizenaz. Josebari bere historia azalduko dio jaki gozo bat dastatzen duten bitartean.

'Historias a Bocados' 20:00etan dago ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)