Itxi

22:30ean

'Vascos por el Mundo' Panaman izango da gaur gauean

EITB

Leer en Castellano

Roberto Vazquez kazetariak Panama ezagutuko du bertan bizi diren sei euskaldunekin: Paul, June, Iker, Sara, Aizea eta Eugenio.

'Vascos por el Mundo' Panaman izango da. Irudia: EiTB

'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko atalean, Roberto Vazquez kazetariak Panama ezagutuko du bertan bizi diren euskaldunek gidatuta: Paul, June, Iker, Sara, Aizea eta Eugenio.

Hiriburuko kaleetan zehar ibiliko dira, eta besteak beste, mariskoaren azoka, kolonial estiloko alde zaharra eta haren inguruko kondairak ezagutuko dituzte. Halaber, Panama Zaharra bisitatuko dute, duela 500 urte eraikitako lehen hiria, Henry Morgan piratak hondatu zuena.

Halaber, Panamako kanalean izango dira, obra garrantzitsu honen funtzionamendua eta historia ezagutzeko asmoarekin. Panamako gastronomian murgiltzeko aukera ere izango dute, eta horrez gain, hiri inguruko hondartza eta paraje naturalak arakatuko dituzte.

Amaitzeko, Panamako bi komunitate ezberdinen bizimodua gertutik ezagutzeko aukera izango dute: San Blas artxipelagoan bizi den Guna Yala komunitatea eta oihanean bizi den Emberá Querá komunitatea.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)