Kargatzen...
Itxi

ETB1en, 22:15ean

Kataluniar kultura protagonista, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Tradizio handiko bi ekitaldi izango ditugu ikusgai: Tarragonako 'castell' lehiaketa eta Calellako habanera ikuskizuna.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Katalunian oso errotuta dauden bi kultur ekitaldirekin gozatzeko aukera izango dugu gaur gauean 'Oholtzan' saioan.

Lehendabizi, bi urtetik behin Tarragonako Tarraco Arena plazan egiten den 'castell' edo giza dorreen lehiaketa izango dugu ikusgai.

Ondoren, Calella de Palafrugel herriko habanera jaialdia eskainiko da. Port Bo, Peix Fregit, L' Empordanet eta Havàname taldeek hartuko dute parte bertan.

22:15ean hasiko da emanaldia, eta ETB1en izango dugu ikusgai.

Bideoak (1)