22:30ean
'Vascos por el Mundo'k Estoniara bidaiatuko du gaur gauean
EiTB
Pedro Mardones erreportariak bertan bizi diren zenbait euskal herritar bisitatuko ditu, eta lurralde horretako paraje eder eta berezietan izango dira elkarrekin.
Pedro Mardones erreportariaren eskutik, 'Vascos por el Mundo' Estonian egongo da gaur gauean. Milioi eta erdi biztanle eskas dituen errepublika hau erakargarria izan da, eta herrialde askoren inbasioei egin die aurre historian zehar, 1991n Sobietar Batasunetik independentzia lortu zuen arte. Tallinn hiriburuak bikain eutsi dio Erdi Aroko izaerari. Haatik, gaur egun, teknologiaren abangoardian dago, eta Skype eta Taxify start up ezagunak bertan daude.
Mardonesek Estonian bizi diren euskal herritar batzuen laguntzarekin ezagutuko du lurraldea, Lander Arregi donostiarra, Mikel Gurrutxaga elgoibartarra, Eneko Erauzkin eibartarra eta Iñaki Sandoval iruindarra izango baititu lagun.
'Vascos por el Mundo' 22:30ean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.