Itxi

ETB2n, 22:30ean

Irlandako kostaldea ezagutuko du gaur 'Vascos por el Mundo' saioak

EiTB

Leer en Castellano

Patxi, Paula, Kizkitza, Sara eta Gonzalo izango ditu gidari Amaiur Elizari erreportariak.

Irlandako kostaldea. EiTBren bideo batetik hartutako irudia.

Irlandako kostaldean barrena ibiliko da gaur gauean Amaiur Elizari 'Vascos por el Mundo' saioko erreportaria, bertan bizi diren zenbait euskal herritar gidari dituela.

Patxi azpeitiarrak Cork hiria erakutsiko dio, baita handik gertu dagoen Cobh herria, Spike uhartea eta English Market ezaguna ere. Paula gasteiztarrarekin, berriz, Moher itsaslabar ikusgarria eta Aran uharteak ezagutuko ditu.

Nafarroako San Adrian udalerriko Kizkitza ere Irlandan bizi da, eta, naturazale handia den aldetik, primeran ezagutzen ditu kostaldeko parajeak: Kinsale, Cork hiriko kartzela, Blarneyko gaztelua… Kizkitzak lankide bat aurkeztuko dio Amaiurri: Sara, Arabako Guardia herrikoa.

Azkenik, Gonzalo bilbotarrak Limerick hiriak dituen kondaira eta sekretuak kontatuko dizkio.

'Vascos por el Mundo' ostegunero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)