Audientzia
'El Conquis'en azken aurreko atala, eguneko saiorik ikusiena
A.E.
EITB
448.000 ikus-entzulek egin zuten bat Metxa finaletik kanpo utzi zuen saioarekin. Helenka, Maider, Lur eta Nakor izango dira azkenik 29ko finalean.
Goiari eusten dio ETB-2ko ''El Conquistador del Fin del Mundo'' saioak. Azken aurreko saioak ere ikusmin handia eragin zuen. Atzo emandako atala, beste behin, eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. Audientzia portzentaiari dagokionez, %18,1eko audientzia zatia eskuratu zuen eta 190.000 ikus-entzulek ikusi zuten bataz beste programa Euskadin eta eragin esparruan. Horrez gainera, 448.000 ikus-entzulek egin zuten bat atalarekin uneren batean. Atzokoan, Metxa lehiaketatik kanpo gelditu zen eta Helenkak, Maider, Lur eta Nakorrek eskuratu zuten finalerako txartela.
Maiatzaren 29ko igandean jokatuko da Julian Iantzik aurkezten duen realityaren finala eta orduan emango da ezagutzera hurrengo txapelduna nor den. Horrez gainera, ikus-entzuleek euren lehiakiderik kuttunena aukeratu ahal izanngo dute. SMSak bidali daitezke dagoeneko. Jasotzen dituzten mezu guztien artean, Argentinako Chubut probintzira bi lagunentzako bidaia zozketatuko dute. Esquel eta Puerto Madryn ikusi ahal izango dira.