22:30ean
'El postre de la alegría' filma, larunbat gauean, ETB2n
EITB.EUS
Benetan gertatutako istorio batean oinarritutako komedia honetan, diru premiak behartuta droga saltzen hasten den emakume baten gorabeherak kontatzen ditu.
El postre de la alegría (2013) ikusteko aukera egongo da larunbat honetan ETB2n. Jerome Enricok zuzendu zuen filma, eta, besteak beste, Bernadette La Font, Carmen Maura, Dominique Lavanant eta Françoise Bertin dira protagonistak.
Adineko emakume baten istorioa kontatzen du filmak. Parisko auzo pobre batean bizi da, bakarrik, eta pentsioarekin hilabeteko gastuak ordaindu ezin dituenean, etorkizuna kolokan ikusten du. Enbargatzeko puntuan dagoenean, azken ahalegina egingo du, eta drogaren mundu ilunean sartuko da, saltzaile gisa, lagunak lagun dituela.
Larunbatean izango da ikusgai El postre de la alegría, 22:30ean hasita, ETB2n.